2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

CALANQUES Itsasoa eta harriaren fusioa

 Calanques cap canalletik


GRAZIARIK GABEKO JOKOAK

Gaston eta Bamoko. 
Bilatu hamar diferentzia. 





Lehen diferentzia.
Gaston abuztuko irteera masiboak errepidean harrapatu du, beste milioika autoekin batera.
Bamokok ez daki abuztua dela ere. Gutxiago oporrak existitzen direnik.
Bigarren diferentzia.
Gaston bere paradisura iritsi da. Calanques inguruko kaletara.
Bamokori oraindik ez zaio bere infernua bukatu, Frantziako edozein hiriko auzo marjinatutara iristea falta zaio.
Hirugarren diferentzia.
Gaston gizon legala da lur eder hauetan.
Bamoko berriz klandestinoa.
Laugarren diferentzia.
Gastonek mediterraneo itsasoa hondartza eguzkitsu eta oporretan ikusten du. 
Bamokorentzat berriz mediterraneo itsasoa itxaropenaren bidea da.
Bostgarren diferentzia.
Gaston irriki dago bere belaontzian Calanques inguruko kala espektakularretan nabigatzeko.
Bamokok ez luke berriro itsasoratu nahi.
Seigarren diferentzia.
Gaston ontziratu egiten da lana ahazteko.
Bamoko berriz lana bilatzeko.
Zazpigarren diferentzia.
Gastonek bere familia ondoan du.
Bamoko etxetik milaka kilometrotara dago.
Zortzigarren diferentzia.
Gaston Cassis herriko Quai dex Baux kaiako edozein jatetxean afalduko du.
Bamokok ere ez du mokadurik egingo gaur gauean.
Bederatzigarren diferentzia.
Gastonek hurrengo goizean ardo gozoaren ajea izango du.
Bamokoren erresaka kresalaren ondorioak izango dira.
Hamargarren diferentzia.
Gastonek parrandaren ondorioak bere belaontzian pasatuko ditu, eguzkitan etzanda. 
Bamokok ez du atsedenik hartuko, ez bai da lur arrotz hauetara horretara etorri.


Cassisko kaia

Cassisko kanpina.


   Guri ere, Gastoni bezala, abuztuko irteerak errepidean harrapatu gintuen kotxe ilara luzeetan, zinerako kola moduan. Frantzian, hilabete zoro hau, atsedenaldiaz gozatzeko dute ere. Hondartzak turistez betetzen dira, algaraz eta zarataz. 
   Gu or ginen ere, sonbrillaren azpian. Hori justifikatu nahian, hondartza hau aukeratu izanaren arrazoia, Cassis herriko hondartzaz ari naiz, ez da soilik gure toallen gainean etzanda egoteko izan, baizik eta inguruan txango batzuk egiteko asmoa dugu. Cassis Calanques parke nazionaleko eskalada eskoletarako sarbide bat da. 
   Calanques eskalada izan da eta ,oraindik ere, oso interesgarria da; kala ikusgarriak ditu, itsasora murgiltzen diren kareharrizko horma tenteak, kalitate handiko eskalada bideak. 
   Hemen eskalada berezia da. Ez da teknika edo zailtasun kontua, logistika kontua baizik. Gehienetan, eta batez ere eskalada bide modernoetan, rapela egin beharra da bideetara iristeko. Horrek, eta ingurua oso karstikoa denez, orientazioa zailtzen du, une askotan laberinto batean galduta zaudelako sentsazioa duzu. Eskerrak Frantsesek, eskalada bideak hornitzean, eskalada gida bikainak idaztean, eta, bidezidor sare paregabeaz hornitzean, gauzak errazten dizkiguten.
   Gu Cassisen herriko kanpinean jarri ginen. Ez ditu instalazio oso onak, oinarrizkoa da, eta abuztuan jendez tope egoten da.
   Calanques oso handia da, 20 km-ko kostaldea du. Nik, beti bezala, nire bizikleta ekarri nuen. Eskalada lekuetara hurbiltzeak berarekin egiten nituen. 
   Abuztuan bero handia egiten du, baina, goiz mugituz eta paretaren orientazioa ongi aukeratuz, eskalatu egin daiteke, beti dabil haizetxoa. 
   Garai hauetan aurkitu dezakegun arazo handiena mendi suteen arriskua da, eta, orban horretatik babesteko parkeak hartzen dituen normak oso zorrotzak dira. Ekainetik - Irailera bitarte, sute alertan daude, eta egoera klimatikoaren arabera Parke nazionaleko sarrera itxi egin dezakete edozein momentuan. Egunez egun, parkearen erabilpena aldatzen da. Hiru kolore erabiltzen dituzte egoera azaltzeko:
   Beltza; egoera zailena da, Parkea erabat itxia dago.
   Gorria; soilik goizean, seietatik eguerdiko hamaikak arte egon gintezke parke esparruaren barruan.
   Laranja; dena dago zabalik, baina, kontuz ibili beharra dago.
  
   Beraz, uda garaian, zeozer eskalatzeko, azkar ibiltzea premiazkoa da.
   Hiru eskalada zona desberdin ezagutu ditut Calanquesen; Gardiole, Candella eta  Cap Canalle. Zona hauek sektoreak dituzte ere.

   Gardiole 


En vau

   Gardioleko sektoreeta gerturatzeko, hoberena, Col de la Gardiolera iristea da, Cassis eta Marsella lotzen duen errepidetik iristen zara. Gardiolen dagoen sektorerik ezagunena En Vau da. Paregabea lekua, paradisiakoa esan nezake. Hain famatua da, eskalada bideak oso labainkorrak daudela. Castelvieil, Oule, Eissadon, Devenson... dira Gardioleko beste sektore batzuk. Denak itxaso gainean daude, ezin hobeak guztiak. Ia denetan, goitik rapelatzen iristen zara bideetara. Bide batzuk itsasoaren ondoan hasten dira.

En Vauko pareta. Nik Eperon des Americains eskalatu nuen.

Eperon des Americains laugarren luzea

En Vau. Nik Super Sirene eskala nuen.

Super sirene pareta.

super sirene bigarren tirada.

Castelvieil. Nik Reve de Pierre eskalatu nuen.

Castelvieil horma.

Oinek ia ura ikutzen dute.

Reve de Pierre lehen luzea. Niri sarrera 6C gogorra iruditu zitzaidan.

Eissadon. Nik Clandestino eta Sans non eskalatu nituen.

Clandestino bidearen espoloia.

Clandestino bidearen hirugarren luzea.


Eissadon. Sans non bidearen horma.

Sans non bidearen hirugarren luzea.

Aiguille de l´Eissadon


CANDELLE


   Candellara joateko hoberena Marsellatik hartzea da, Lumini unibertsitatetik gora. Nik, Cassisetik autobusaz egiten nuen bidea. Ordutegi oso zabala dute. Zona honetan ere sektore asko daude. Famatuena la Grande Candelle da. Marsellatik gertu dagoenez, eta, batik bat, Morgiu eta Sormiu kalak direla, oso jendetsua da. Parke nazionaleko zona honetan zorrotzagoak dira sute egoerekin. Ni, behin, ezin pasa geratu nintzan beltz egoera zela eta buru makur buelta hartu behar izan nuen. Jakin ezazuen, egun horretan, Cassis inguruan, gorria zela egoera. Beraz, parkearen arrisku egoera aldatu daiteke leku batetik bestera. Zona honetako bide gehienetara oinez iristen zara.

La Grade Candelle, col de Sugintonetik goizeko itzaletan.

La Grande Candelle, Arete de Marseille famatua frente dugula.

La Grande Candelle hego horma. Nik Splendeur et decadence bidea eskalatu nuen.


Esplendeur et decadence bigarren largoa.


Calanque de Morgiou eta calanque de Sugiton, Grande Candelle gailurretik.


CAP CANALLE


   Cap Canalle zona oso desberdina da. Hareharrizko akantilatu luze bat da. Hemen ere sektore desberdinak daude. Inguru honetan eskalada berriagoa da. Harriaren kalitatea lehen itxurak ematen duenaren baino hobea da. Goizean itzalean dago horma eguerdi arte. Ekipamendu masiboari esker asko eskalatzen da sektore batzuetan. Eskalada sektore gehienetara rapelatzen iristen zara. Eskalada oso dibertigarriak egin daitezke hemen, desberdinak. Desplomeak dira eta zuloz beteta dago, gruyer gazta bezala. Sabaiak daude, arrakalak, konglomeratu haitza topatu nuen ere, askotarikoa da.


Cap Canalle



Ouvreur de bouse sektorea. Nik Bourreur de Rousse eskalatu nuen.

Bourreur de Rousse lehen luzea.

Belvedere sektorea. Nik Anaconda eskaalatu nuen.

Anaconda bidearen hirugarren luzea.

Calanques eskalada gida. krokisak liburu honetatik hartu ditut.




 Bamokorentzat.