miércoles, 11 de marzo de 2015

LIZARRUSTI - Jendetza guztiaren gainetik





   Lasaitasuna gauza handia da. Betiko esaera zahar bat dugu hau. Denok saiatzen gera bake pittin bat ematen digun momentu bat bilatzen. Nola ulertzen dugun lasai egotearen unea dago baten edo bestearen arteko diferentzia. Batzuentzat lasai egotea, tripa zorrian egotea da, golperik eman gabe, telebista aurrean etzanda adibidez. Beste batzuek jende aglomerazioetatik at egotearekin ulertzen dute lasaitasuna, bakardadean edo koadrilan, baina beti giro apal batean. Mendia izan da beti egoera hau bilatzeko leku aparta. Batzuek berriz mendira joatearekin ez dugu aski lasaitasun hori bilatzeko. Ahuntzak bezala oiko bidetik at joan behar izaten dugu, biderik ere ez dagoen lekuetara, eta orduan bai aurkitzen dugu askatasuna, jende multzoak guru azpian ditugularik. Konplikatuak gera gizakiak, hain sinple den mundu honetan.
   Lizarrusti gaineko pareta hau asko begiratu dugu azken urte hauetan. Kirol eskalada egiten den sektoreetara joateko ondotik pasa behar dugu. Ez da pareta nabarmen bat. Bide on bat ateratzeko ongi ikuskatu behar duzu, era horretara, kalitatezko haitza topa dezakezu. Eta egon badago. Horma pittin bat etzana dago, eta horrek, eskalada errazten du. 
   Bidearen hasiera kotxetik bost minutura dago. Jaitsiera oinez egitea gomendatzen dut, paisaia zoragarria delako. Asteko,gailurrean gaudela, kresteatu egingo dugu Lizarrustiko aterperuntz. Inguru karstiko paregabe bat da. Hamar minutuetan edo, haitzaren gainean dagoen begiratokira iritsiko gara, eta bertara dijoan bidea hartuz, baso eder batetik, aterpe bertaraino eramango gaitu. 

lehen luzea


 
Bigarren luzea

Laugarren luzea

 
Aitzkorri urrunean ikusi dezakegu

Lizarrustiko aterpea bertan dugu




3 comentarios:

  1. Atauneri zuk aina gauza aportau dizkionik ez dau... Alkate bezala aurkezteko zelan ikusten zara?
    Ehundaka bide eta ehundaka aukera Aralarren.. Denak gonbidauta zaudete, ezta mikel?
    Berdin segi eta ez aldau

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. ea guztion artean lortzen dugun goierrin eskalada erakargarria egitea

      Eliminar
  2. Aupa Mikel,

    aurreko astean eskalatu ahal izan genuen bide hau eta altxor txiki bat iruditu zitzaigun. Harkaitzaren kalitatea oso ona da eta ingurua ederra. Ongi babesten da eta pasarte oso politak dauzka. Pintxo eta sastraka batzuk zertxobait molestatu gintuzten baina eskalatzen den heinean garbituz joango litzatekeela uste dugu.

    Etxetik gertu horrelako bideak edukitzea zoragarria da. Laster idatziko dugu bideari buruzko gure kronika gure blogean. Mila esker benetan.

    ResponderEliminar